Erosteko baldintza orokorrak #KreoEnTiKultura

1. Informazio orokorra

BBKk bultzatu duen "KREO EN TI – KULTURA BONOA" kanpainak Bizkaiko kultura-sektoreari laguntzea du helburu, tokiko kultura-kontsumoa bultzatu eta sektorea suspertzeko hobari baten bidez; izan ere, COVID-19aren krisiak eragindako alarma-egoerak ukituta dago sektorea. Web plataforman "Antzoki Parte-hartzaile" gisa identifikatuta agertu gura duten antzokiei emango zaie, antzoki horiek antolatutako ekitaldietarako sarrerak erosi eta 5€ko deskontua jaso dezaten herritarrek.

2. Erabiltzailea

Bonuak erosten dituzten erabiltzaileak behar bezala informatuta egongo dira kanpaina horretan aplikatzen diren baldintzez.

3. Kanpainaren baldintzak

"KREO EN TI – KULTURA BONUA" kanpainaren balioa Bizkaiko Lurralde Historikoaren eremura bakarrik mugatuko da, eta euskal kulturaren kontsumorako izango da. Kanpainak iraunaldi mugatua izango du "KREO EN TI Kultura Bonua" erosteko, 2020ko uztailaren 10etik 2020ko irailaren 30era, eta luzatu ahal izango da erakunde sustatzaileek ados jarrita horrela erabakitzen badute.

4. Erosketa-prozesua

Deskontu bonuak Janto plataforma zuriaren bidez aplikatuko dira, eta Antzoki Parte-hartzaile jakin bati lotuta egongo dira. Deskontu-bonuak 5 eurokoak izango dira, sarreraren salneurri edo erosketa-prezioa edozein dela ere. BBK-k, Impronta Soluciones S.L. bidez, egindako bonu-erosketen balioa sartuko dio Antzoki Parte-hartzaileari hitzartutako egunetan.

BBK-k, "KREO en ti – Bono Kultura" kanpainaren sustatzaile gisa, ez ditu inolaz ere bere gain hartzen Antzoki parte-hartzaileari dagozkion betebeharrak eta erantzukizunak.

Tiketak inprimatzeko moduak ezagutzeko, kontsultatu sarreren bilketa atala.

5. Hobari-muga

Hasiera batean, BBK-k 16.000 bonu jaulkiko ditu, bakoitza 5€koa, eta ez dago inolako mugarik bezero, ikuskizun edo esparru bakoitzeko sarrerak erosteko.

6. Ordainketa-baldintzak

IMPRONTA Soluciones S.L.ek BBKren esku ticketing plataforma bat jarriko du erabilgarri, eta horren bidez erosi ahal izango dira ekitaldietako sarrerak.

Ordainketa txartela erabiliz egingo da ST/TPV birtualaren bidez, IMPRONTA Soluciones S.L.ek emandako berme eta segurtasunarekin.

IMPRONTA Soluciones S.L.ek Antzoki Parte-hartzaileari Plataforman berari egindako bonuen erosketen balioa sartuko dio hitzartutako epeetan.

7. Bonua trukatzea

Parte hartzen duen antzokiak, aurrerantzean, antolatzaileak, barrutira sartzeko erabiltzailearen NANa eskatzeko eskubidea izango du.

Barrutira sartzean, publikoa erregistro baten mende egon daiteke, Legearen arabera. Ezin da sartu botilekin, latekin eta antolatzaileak arriskutsutzat jo ditzakeen objektu guztiekin.

Onartzeko eskubidea gordetzen da. Sarrera osoa eta baldintza onetan edukitzearen mende geratzen da onarpena. Edukitzaileak bere eskubideak galduko ditu esparrutik irtetean. Antolatzailearen ahalmena da ekitaldia hasi ondoren barrura sartzen uztea.

Antolatzaileak beretzat gordetzen ditu ikuskizunaren irudi-eskubide eta jabetza intelektualaren eskubide guztiak. Erabat debekatuta dago antolatzailearen berariazko baimenik gabe argazkiak ateratzea, filmatzea edo grabatzea.8. Itzulketak

8. Itzulketak

Sarrerak itzultzeko aplikatu beharreko politika antolatzaileak zehaztutakoa izango da.

Itzulketa eskatuz gero eta, aplikatu beharreko itzulketa-politikaren arabera, hura gauzatzen bada, ezelan ere ez da kontuan hartuko BBK-k hobari gisa emandako zenbatekoa.

Sarrera ez da berrezarriko galdu, hondatu, lapurtu edo suntsitzen bada.

9. Informazio gehigarria eta gorabeherak

Ikuskizuna egiteari, aldatzeari edo baliogabetzeari buruzko erreklamazioak Antzoki parte-hartzaileari zuzendu beharko zaizkio, sarrera aurkeztuz.

Kanpainan zehar zalantzarik izatekotan, erabiltzaileak kreoenti@bbk.eus helbidean edo 94 685 94 00 telefonora deituta jarri behar du harremanetan, berton konponduko diote-eta berak izan dezakeen edozein zalantza, arazo edo gorabehera.

Igo